Arestian aipatutako trilogiak, hots, arreta defizita, inpultsibitatea eta hiperaktibitateak haurrei eskola testuinguruan zenbatezinak diren arazoak izatera eraman diezaieke. Nahaste honetan, arretaren erabilpenarekin eta mantentzearekin loturiko zailtasunak oinarrizkoak dira. Ondorioz, arreta mantentzeko arazoak izatean, ez dira lanak independenteki eta eserita bukatzeko gai eta azalpenen ulermena arreta faltagatik guztiz kaltetua izaten da.
![]() |
argazkiaren iturria |
Zailtasun hauek ez dira beste haurrek egindakoekin bereizten, baina bai denboran zehar erakusten duten orokortze eta iraunkortasun maila. Orokorrean, haur hiperaktiboen jokaera nahastaria eta gaitzigarria da, kideen ikaskuntza prozesua oztopatzen duelarik. Bere inpultsibitatea modu askotan adierazi dezakete; hala nola, baimenik gabe ozen hitz eginez, ezegokiak diren uneetan hitz eginez, errieta egiten zaienean haserretuz, …
Hiperaktibitateak (esaterako, ezegokiak diren objektuekin jolasterakoan, aulkia arrastaka eramaterakoan, …) arinak izan arren, maiz gertatzen badira eragozpenak sor ditzakete gelako instrukzio jardueren garapen arruntetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario