argazkiaren iturria

2011/04/05

PSIKOESTIMULATZAILEAK

argazkiaren jatorria

Artikulu honetan aurretik aipatutako medikamenduan zentratuko naiz , PSIKOESTIMULATZAILEEtan, hain zuzen ere.
  • Zein da psikoestimulatzaileen helburu nagusia?   Arreta gabeziak edo hiperaktibitateak sortutako sintomak murriztea da psikoestimulatzaileen helburu nagusia.
    • Psikoestimulatzaile motak:
    1. Nerbio sistema zentraleko estimulatzaileak: egonezina murriztu eta inteligentzia probetako emaitzak hobetzen laguntzen dute.
    2. Antidepresibo bereziak: batez ere AFN-H duten helduei zuzentzen zaizkie.
    3. Antidepresibo triziklikoak: estimulatzaileei erantzun ez eta antsietatea edota depresioa pairatzen duten haurrentzat erabiltzen da.
    4. Agonistak: inpultsibitatea, agresibitatea edo tik-ak jasaten dituzten umeei bideratzen zaizkie.
    • Psikoestimulatzaileei buruzko mitoak:
    1. Dependentzia sortzen dute: Espezialisten adierazitako eran eta neurrian kontsumituz gero, ez dute dependentziarik sortzen.
    2. Haurra gaztarora heltzen denean medikamentuen eraginkortasuna galtzen doa: Haurtzaroan eta gaztaroan psikoestimulatzaileen eraginkortasuna oso antzekoa izaten da, %70-80koa.
    3. Psikoestimulatzaileek ondorio larriak dor ditzakete: Farmako hauek ondorioak sortzen dituzte gainontzekoen moduan, baina epe laburrean desagertzen direnak.  Argi izan behar duguna..........: MEDIKAMENTUAK LAGUNGARRIAK DIRA ETA EZ SOLUZIOA!! 

        No hay comentarios:

        Publicar un comentario