Haur txikietan zaila izaten da hiperaktibitatea eta adineko jokaera arrunten artean bereizketa egitea. Arreta falta, adimen-urritasuna duten haurren artean arrunta da. Baita, adimen maila egokia baina ingurune ez estimulagarri, antolatugabe eta ezegokietan hazten direnean. Halaber, jokaera hiperaktiboaren patroiak botika tratamendu edo estresagarria den egoera psikosozial baten aurreko erantzun bezala azaldu daiteke.
Orobat, haur hiperaktiboak, oposiziozko jokaera nahastearen diagnostiko kategoriara hurbiltzen dituela ematen du. Hala eta guztiz ere, haur hauek besteen eskakizunen aurrean amore ez emateagatik eskolako lanak ukatzen badituzte, hauek ebazteko aurkitzen dituen zailtasunak izango dira ukapenaren arrazoia.
Arreta defizitaz gain hiperaktibotasuna erakusten duen nahastea diagnostikatzeko irizpideak ugariak dira. Eskolan irakasleak umeren batek gaixotasun hau pairatzeko susmoak izanez gero, hezkuntzako diagnostiko irizpideetara joko luke. Bere ustez, umeak irizpideak betez gero, eskolan bertan eta hezkuntzan laguntza eskatuko luke. Ondoren, gelan bertan Pta sartuko litzateke umearekin egoteko edo zenbait kasutan haurrak astean ordu batzuetan gelatik irten beharko luke Pt-arekin egoteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario