argazkiaren iturria

2011/04/03

Definizioa

Nahaste hau, eskola garaian ematen den ohikoenetarikoa da. Nahiz eta 60.hamarkadan nahastearen ezaugarri azpimarragarriena gehiegizko jarduera izan, gaur egun alderdi kognitiboak azpimarratzen dira. Beraz, estimulua agertzen denetik erantzuna eman arteko tartean zehar gertatu behar diren funtzio ekintzaileak kaltetzen dituen inhibizio erantzunaren nahaste bezala ulertu beharra dago, autoerregulazioa ahalbidetzen dutenak. Horrela, eboluziozko garapenaren arabera eguneroko bizitzaren eskakizunei, sozialak nahiz akademikoak, erantzun ahal izateko potentziala eta burutzapenaren arteko desadostasuna gisa azaltzen da. Hau da, haurrak gaitasun intelektual normala erakusten duen arren, ez da espero den lorpen mailara iristen bere inpultsibitatea kontrolatzeko eta arreta mantentzeko gai izango balitz bezala. Ematen duenez, arreta falta nahastearen ardatz zentrala da. Honela, DSM-Ivak “Arreta defizita hiperaktibitatearekin” delako kategoria proposatu zuen.
Nahaste honi, honako izen hauek eman zaizkio: arreta defizita hiperaktibitatearekin (DSM-IV), nahaste hiperzinetikoa (CIE-10), sindrome hiperzinetikoa edo hiperaktibitatea (Whalen, 1989).
Nahiz eta izen desberdin ugari izan, funtsezko hiru sintoma ditu nahaste honek: 

-      Arreta falta  
   -      Hiperaktibitatea 
-     Inpultsibitatea


Amerikako Psikiatria Elkarteak (APA) hiru tipologiatan sailkatu ditu haur hiperaktiboak: 
1. Arreta-faltaren sintomak dituztenak.
2. Hiperaktibitatea eta inpultsibitatea sintomak dituztenak.
3. Hiru sintomak dituztenak: arreta-falta, hiperaktibitatea eta inpultsibitatea.

 
Argazkiaren iturria
Tipologia hauetako bakoitza arina, moderatua edo larria izan daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario