argazkiaren iturria

2011/04/02

ONGI ETORRI!!

Aupa lagun!!!
Nire lehenengo esperientzia da honakoa blog munduan. Ni EHUko majisteritzako ikaslea naiz, haur hezkuntzakoa, hain zuzen ere. Nik sortu dudan blog-a ARRETA FALTAREN NAHASTEA HIPERAKTIBITATEAren inguruan izango da. Gai hau aukeratzearen arrazoia hurrengoa da: eskolan gero eta haur gehiago daude gaixotasun hau pairatzen dutenak eta sarritan ez dugu jakiten nola jokatu eta lagundu ume hauei.Honez gain, nire inguruan gaixotasun hau sufritzen duen ume bat izateak, honi buruzko interesa piztu dit.
Beraz, nire helburua nahaste honi buruzko informazioa ematea izango da, etorkizunean arazo honi aurre egiteko asmoz. Izan ere, gai honetan interesatuta zaudeten guztioi zuzenduta dago nire bloga. Bertan, definizioa, ezaugarriak, zailtasunak, diagnostikoa, etxerako eta eskolarako estrategiak etab. izango dituzue eskuragai.
Gaixotasun guztietan bezala, AFN-Ha duten haurrak modu arinean, moderatuan edo larrian sufritu dezakete. Ondorioz, haur bakoitza mundu bakar eta berezi bat denez, tratamendu eta laguntza ezberdina beharko du.
Eta besterik gabe, nire lana didaktikoa eta gustukoa izatea espero dut.
Mila esker!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario