argazkiaren iturria

2011/04/19

2. Elkarrizketa: Psikologoaren irratsaioa

Oraingoan ere, euskadirratiko psikologoaren irratsaiotik hartutako elkarrizketaren zati bat jarriko dut. Hemen, hiperaktibitatea zer den, nola azaltzen den eta zein sintoma dituen azaltzen dira. Honez gain, pasarte honetan ondorioak eta terapiak ere aipatzen dira.

Aipatutako elkarrizketa Habe-ikasbil (euskadirratia) orrialdetik hartutakoa da eta astunegia ez gertatzeko, mozketa batzuk egin ditut eta goear-en txertatu dut. Beraz, nahi izanez gero, ikusteko aukera izango duzue bertan ere.

Besterik gabe, psikologo anonimo batek hiperaktibitatearen inguruko ondorio eta terapietaz hitz egiten du berbeta honetan.



Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.

IRRATIKO ELKARRIZKETA

Sarrera honetan,  Txabi Txakartegiri egindako elkarrizketa dugu hizpide. Txakartegi pediatra da eta aspalditik dihardu mediku lanetan. Elkarrizketa honetan, jorratzen duen gaia da: "Arreta faltaren eta hiperaktibitatearen sindromea" .Izan ere, komunikabideetan gero eta gehiago aipatzen den gaia da eta buruhauste eta kezka ugari sortzen ditu bai gurasoen artean, baita irakasleen artean ere.

Argazkiaren iturria eta informazio gehigarri nahi izanez gero, sakatu hemen.



2011/04/18

TUTORIALA

Hurrengo sarrera Amets Beaskoa gelakideak eta nik sortutako tutoriala da. Bertan, embedr programan bideo zerrenda bat nola egiten den eta jarraian blogera nola igotzen den azaltzen da.Modu erraz eta sinple batean dago azalduta.


2011/04/17

BIDEO ZERRENDA

Hona hemen embedr programa erabiliz sortu dudan bideo interesgarrien zerrenda.


POWER- POINTa

Sarrera honetan AFN-Hari buruz nik sortutako power-pointa jarri dut. Bertan, era labur eta argi batean laburbildu ditut nahaste honen zenbait arlo: definizioa, ezaugarriak, arazoak, etxerako eta eskolarako estrategiak etab.SlideShare programan ere jarri dut ikusgai nire presentazioa.  AFN-H
View more presentations from iapraiz.

2011/04/14

Webquest

Sarrera honetan webquestei buruz arituko naiz. Alde batetik, bere esanahia, funtzioak, ... zeintzuk diren azalduz eta bestetik, webquest baten adibide bat erakutsiko dizuet.

Webquesta informazioa bilatzeko metodologia bat da non errekurtso gehienak saretik hartutakoak diren. Gauza guztiek bezala abantailak eta desabantailak ditu, besteak beste:

Abantailak  Desabanailak     
dohain        da                                       informazio   larregi dagoenez, zaila egiten zaigu nahi     duguna aukeratzea.        
munduko     jende guztiak         eskura dezake.Hegazkortasuna dela eta, baliteke gaur aurkitu dezakegun informazioa bihar ez aurkitzea.          
informazio ugari                                                                                          Nola bereizi zein den informazio ona eta zein txarra?                                                                                            


Webquest-ei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.


Jarraian, nire gaiarekin lotuta dagoen webquest interesgarri bat hautatu dut.  Bertan,  haur hiperaktiboei buruz hitz egiten da eta honako atalak aurkezten dira: haur hiperatiboekin lan egiteko ariketa mota ezberdinak, ebaluazio orriak, irakaslearen orrialdea, gaixotasunaren prozesua, etab.

argazkiaren iturria



2011/04/13

Blog interesgarriak

 
argazkiaren iturria

Aukeratu dudan blog hau Aitziber Ugarterena da eta hiperaktibitatearen ingurukoa da. Bertan, sarrera oso  interesgarriak agertzen direlako izan da nik hautatutatzearen arrazoia, besteak beste: gure gizartean zenbaten agertzen den arazo hau, ikasketetan eta bizitza sozialean hiperaktibitateak daukan eragina, nola jakin dezakegun umeak AFN-Ha duela, etab.








argazkiaren iturria

Hurrengo bloga Maddi Olaldek sortutakoa da eta hiperaktibitatea eta hezkuntzaren arloan zentratzen da. Hemen, osagai oso  ohargarriak   agertzen direlako aukeratu dut blog hau; esaterako, ikasle baten kasu praktikoaren garapena, haur hiperaktibo batek egingo lituzkeen ariketak, irakasleentzako formakuntzari buruzko informazioa, ...







argazkiaren iturria

Oraingoan Amaiak eratutako bloga hautetsi dut, eta hiperaktibitatea eta arreta gabezia gaia jorratzen ditu. Blog gehienetan bezala informazio orokorra agertzen da, baina badira zenbait artikulu nire interesekoak direnak, hala nola: haur hiperaktiboekin erabiltzeko teknika erabilgarriak, hiperaktibitateak eta lehenago jaiotzen diren umeen arteko (prematuroak) erlazioa erakusten duen bideoa, espezialistek haurrei egiten dizkioten frogak, ...

2011/04/12

Aldizkaria




Open publication - Free publishing - More tdah


Aldizkari hau issuu programatik ateratakoa da. Gaztelerazko aldizkaria aukeratzearen  arrazoia,  euskaraz aurkitu ez dudalako izan da. Bertan, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako AFN-H (arreta falta, hiperaktibitatearekin) sindromea duten ikasleekin jarduteko gida agertzen da.

2011/04/11

ELKARTEAK

Oraingoan AFN-H euskadiko elkarteei buruz arituko naiz. Aipatuko ditudan elkarteek laguntza handia eman dezakete eskola ingurunearen eta familia-ingurunearen artean bitartekaritza ezartzeko.

Kontsultak egiteko, informazio gehiago jasotzeko, zalantzak argitzeko, kezkak edota esperientziak trukatzeko, ... jar zaitez harremanetan dagokizun elkartearekin. Euskadin hiru elkarte ditugu, besteak beste:



argazkiaren iturria
ADAHIgi

Arreta falta eta Hiperaktibitate Elkartea- Gipuzkoa
Katalina Eleizegi kalea, 40                                                                                                                       20009 DONOSTIA
                                                                                       Telefonoa: 943 459 594
                                                                                        e-maila: adahigi@wanadoo.es



argazkiaren iturria

AHIDA

Arreta falta eta inpultsibitatea duten haur Hiperaktiboen Guraso elkartea
Gorbeia Mendia kalea, 10-behea
48930 Getxo (BIZKAIA)
Telefonoa: 944 315 783
e-maila: ahida@telefonica.net






argazkiaren iturria

 ANADAHI

Arreta Falta, Hiperaktibitatea eta Inpultsibitatea duten Haur eta Helduen Elkartea
Vicente Abreu Margolariaren kalea, 7-behea
01008 VITORIA-GASTEIZ
Telefonoa: 945 213 943
e-maila: anadahi@euskalnet.net

Eska ezazu laguntza, behar duzula uste baduzu

argazkiaren iturria
Hurrengo artikulua AFN-H dun umeen irakasle eta hezitzaileei dago bideratuta. Beraien lana era eraginkor batean betetzeko laguntza eskatzea ezinbestekoa da. Horretarako hurrengo aholkuak planteatzen ditut:
  • Irakasle edo hezitzaileak hitz egin beharko du  ikastetxeko beste irakasleekin eta  bere esperientzia berriak eman beharko ditu. Horrela,  bere ikasleekin hobeto jarduteko aukera izango du.
  • Irakasle Aholkulariekin edo Irakasle Orientatzaileekin kontsultatu beharko du, agian laguntzeko moduan izango baitira eta.
  • Orientazioa eskatu beharko dio Berritzeguneko hezkuntza-premia berezien Aholkulariari.
  • Elkarteetako lantalde teknikoei laguntza eskatu dezakete.

Liburuak

"ESTRATEGIAS PARA ENTENDER Y AYUDAR A NIÑOS CON TRASTORNO POR DÉFICIT DE ATENCIÓN CON O SIN HIPERACTIVIDAD (TDA/H)"

Liburu hau  irakasleei zuzenduta dago eta oso baliogarria da AFN-H dun ikasleak ulertzeko. Honek irakaskuntza prozesua bideratzen lagundu diezaioke irakasleari.



argazkiaren iturria
                                                "NIÑOS HIPERACTIVOS" (TDA-H)                              
             
                                                Oraingoan orokorrean AFN-H-aren esanahia,
                                                ezaugarriak eta tratamenduari buruzko informa-
                                                zioa dago idatzita. Liburu hau ere  hezitzaileen-
                                                tzat bideratuta dago.








argazkiaren iturria
  "TRASTORNO POR DÉFICIT DE ATENCIÓN E HIPERACTIVIDAD (TDAH) A LO LARGO DE LA VIDA"


Lan hau azken urteotan horrenbeste entzuten den AFN-H-an zentratzen da.   Umeekin aritzen diren profesionalentzat zuzenduta dago eta irakurketa eta kontsultarako erabili daiteke liburua.  



                 


                                                                                                    
argazkiaren iturria

     "COMO VIVIR CON UN NIÑO HIPERACTIVO"    
Aurrean dugun idazti hau AFN-H-a duten haurren gurasoentzat
eta irakasleentzat dago gidatuta. Bertan, ohiko informazioaz gain, kasu konkretu 
batzuk planteatzen dira oso interesgarriak izan daitezkeenak. Honez gain,  irten-
bide ezderdinak proposatzen dira. 
                  








argazkiaren iturria
"NIÑOS HIPERACTIVOS" 
Cómo comprender y atender sus necesidades especiales"

Hurrengo liburua AFN-H duten umeen gurasoentzat dago orientatuta. Mota guztietako informazioa dakar, bestetak beste: definizioa, nola jokatu guraso moduan, medikamentuak, bideoak, ...
















argazkiaren iturria



 "TRASTORNO POR DÉFICIT DE ATENCIÓN Y COMORBIÑIDADES EN NIÑOS, ADOLESCENTES Y ADULTOS"

Liburu hau AFN-H-aren informazio iturri bat da, non arreta faltaren nahastea hiperaktibitatean zentratzen den hiperaktibitatea alde batera utziz. Interesatuta dagoen edozein zientifikorentzat eta klinikorentzat dago gidatuta.






argazkiaren iturria

"¡SOY HIPERACTIVO-A! ¿QUÉ PUEDO HACER?"

Haurrei, gurasoei eta hezitzaileei AFN-Ha ulertzen laguntzea du helburutzat irakurgai honek. Hizkuntza ulerterrazean idatzita dago eta praktikan jartzeko baliabide errazak proposatzen ditu.







argazkiaren iturria

"MITOS, ERRORES Y REALIDADES SOBRE LA HIPERACTIVIDAD".

AFN-Ha duten haurren eta nerabeen senideak eta haiekin lan egiten duten profesionalak gehien kezkatzen dituzten galderei erantzuteko irakurgaia da honakoa.






argazkiaren iturria


"TRASTORNOS POR DÉFICIT DE ATENCIÓN CON HIPERACTIVIDAD. Una guía práctica.

Gida ha AFN-Han interesatuta dauden guraso, hezitzaile eta pertsona guztiei bideratuta dago.








argazkiaren iturria




"CONVIVIR CON NIÑOS Y ADOLESCENTER CON TRASTORNO POR DEFICIT DE ATENCION E HIPERACTIVIDAD (TDA-H)"

Gurasoek eta irakasleek AFN-Hari buruz egiten dituzten galdera ohikoenei erantzuten saiatzen da liburu dau, horrelako haur eta nerabeekin hainbat urtean lan eginez lorturiko eskarmentuen oinarritua dagoelarik.

2011/04/08

NOLA AZALDU HAURREI ZER DEN AFN-H?

Hona hemen irakasleek AFN-H duten umeen berezitasunak zeintzuk diren erakusteko ariketa  praktiko bat. Youtubetik ateratako haur hiperaktibo bati buruzko ipuin bat kontatzen da, non Juan protagonistak nahaste hau pairatzen duen. Lehenengo pertsonan kontatzen du gaixotasun hau duten haurrek zer nolako ezaugarriak, sentimenduak, zailtasunak, ...dituzten.
Besterik gabe, gustuko izatea espero dut.

HIPERAKTIBITATEA

Oraingoan sarean aurkitutako  hiperaktibitateari buruzko power-point-a jarriko dizuet ikusgai.Hiperaktibitatea

2011/04/05

TRATAMENDU ALTERNATIBOAK

Arreta faltaren nahastea hiperaktibitatearekin jasaten duten umeen artean bi eratako tratamenduak erabiltzen dira: farmakologikoak eta alternatiboak.


argazkiaren iturria
Idaztera noan testuan, oso ohikoak diren tratamendu farmakologikoak alde batean utziko ditut eta alternatiboetan zentratuko naiz. Mota honetako sendabideak oso lagungarriak dira, esaterako, lore esentzien terapia. Horretarako, Bach doktorearen lore esentzien terapia ikusteko aukera izango duzue.
Honetaz aparte, lore esentzien teknikari dagokionez, erabili daitezkeen bide ezberdinak proposatuko dizkizuet: lore esentzien terapia (Bach), bihotz taupaden koherentziaren biofeedbacka eta elikadura energetikoa.

Aipatutako lore esentzien teknikak, botiketan bezala efektibotasuna duela ikusteko zazpi urteko haur baten kasua utziko dizuet eskuragai.

PSIKOESTIMULATZAILEAK

argazkiaren jatorria

Artikulu honetan aurretik aipatutako medikamenduan zentratuko naiz , PSIKOESTIMULATZAILEEtan, hain zuzen ere.
  • Zein da psikoestimulatzaileen helburu nagusia?   Arreta gabeziak edo hiperaktibitateak sortutako sintomak murriztea da psikoestimulatzaileen helburu nagusia.
    • Psikoestimulatzaile motak:
    1. Nerbio sistema zentraleko estimulatzaileak: egonezina murriztu eta inteligentzia probetako emaitzak hobetzen laguntzen dute.
    2. Antidepresibo bereziak: batez ere AFN-H duten helduei zuzentzen zaizkie.
    3. Antidepresibo triziklikoak: estimulatzaileei erantzun ez eta antsietatea edota depresioa pairatzen duten haurrentzat erabiltzen da.
    4. Agonistak: inpultsibitatea, agresibitatea edo tik-ak jasaten dituzten umeei bideratzen zaizkie.
    • Psikoestimulatzaileei buruzko mitoak:
    1. Dependentzia sortzen dute: Espezialisten adierazitako eran eta neurrian kontsumituz gero, ez dute dependentziarik sortzen.
    2. Haurra gaztarora heltzen denean medikamentuen eraginkortasuna galtzen doa: Haurtzaroan eta gaztaroan psikoestimulatzaileen eraginkortasuna oso antzekoa izaten da, %70-80koa.
    3. Psikoestimulatzaileek ondorio larriak dor ditzakete: Farmako hauek ondorioak sortzen dituzte gainontzekoen moduan, baina epe laburrean desagertzen direnak.

    ARRETA FALTAren aurrean esku-hartze kausala edo esku-hartze farmakologikoa?

     Zein modutan egin daiteke lan arreta falta duten umeekin?


    argazkiaren iturria
    argazkiaren iturria
    Arreta falta duten arazoen aurrean bi eratako esku-hartzea egin daiteke: farmakologikoa edo kausala.Lehenengoan, haurrari neurotransmisore batzuen gainean eragiten duen botika ematen zaio. Botikak,  haurraren sintomak murriztu edo leunduko ditu , baina ez dio arazoaren oinarrian eragingo. Bigarrenak aldiz, alderdi kausaletan eragingo luke eta horretarako terapia kausala aplikatuko litzateke.

    Zein da biderik egokiena? 


    Arazo honen aurrean biderik egokiena hautatzeko esku-hartze bien  arteko desberdintasunak aipatuko ditut: 
    - Esku-hartze farmakologikoak batez ere sintometan eragiten dute eta emaitzak kasu batzuetan azkarragoak dira.
    - Esku-hartze kausaletan berriz, arrazoietan eragiten saiatzen dira eta emaitzak epe luzeagora jasotzen dituzte, baina modu iraunkor batean.

    Zeintzuk dira esku-hartze farmakologikoaren ondorioak?


    Ume batzuek jateko gogoa galtzen dute eta lo egiteko arazoak ere izaten dituzte.


    Zergatik aukeratzen da esku-hartze farmakologikoa askoz ere gehiagotan?


    Gizartean arreta falta duten arazoei aurre egiteko gehiago erabiltzen da eredu farmakologikoa. Baina eredu kausala ez aukeratzearen arrazoia irakasleen jarrera izan daiteke. Irakasleek arreta falta duten umeei arazoak sortzen dizkieten aukeren inguruan trebatuz gero, esku-hartze kausalak indarra hartuko luke.
    Bestalde, gizartean informazio gehiago dago terapia farmakologikoaren inguruan kausaletan baino. Baina irakasle askoren iritziz honi buelta eman behar zaio eta denon artean beste alternatiba batzuk lortu behar dira farmakologikoetatik at daudenak. Beraz, etorkizunean beste terapia batzuekin sendatzea da hezkuntzako askoren intentzioa.


    Hau guztia era sakonago batean ikusteko aukera izango duzue Guiomar Mendizabal irakasle eta pedagogoari egindako elkarrizketa batean.



    2011/04/03

    AFN-H eta medikamenduak

     AFN-Ha eta gaixotasun honetako medikamentuei (ritalina) buruzkoa da hurrengo bideoa. Bertan, arreta faltaren nahastea eta hiperaktibitatearen esanahia eta bere ondorioak azaltzen dira. Horrez gain, gaur egun hiperaktibitatea gainditzeko erabiltzen den medikamentuari, ritalinari,  ere hausnarketa bat eskaintzen dio bideoko psikiatrak. 





    Metilfenidatoa psikoestimulatzaile bat da eta Ritalina izenarekin ezagutzen da, Espainian Rubifen izenarekin. Farmako hau orain dela hirurogei urte baino gehiago sortu zen, baina 90.hamarkadan egin zen arrakastatsua. Garai hartan,  AFN-H dun kasu ugari eman ziren Estatu Batuetan eta farmako hau erabili zen tratamendurako.



    Eskolarako estrategia metodologikoak

    argazkiaren iturria
    Nahastea azaltzen duen ikasle baten errealitatea eta egoeraz ohartzeko eta laguntza eskaintzeko ezinbestekoa da bere lana erraztea. Beraz, artikulu honetan irakaslearentzat bere gelako betekizunetan lagungarriak izan dakizkiokeen estrategiak deskribatuko ditut.


     Eskolan jarraitu beharreko estrategiak hurrengoak dira: 


    1.  Arazoari hurbiltzen saiatu.
    2. Jokaera ezegokiengandik urrundu eta kontrakoak arreta handiarekin saritu.
    3. Gelako arauak ikasle guztientzat planteatu, ez bakarrik nahastea duen haurrarentzat.
    4. Haur hiperaktiboak kontrolatzeko zailtasunak dituen egoera horiek ekiditen saiatu.
    5. Jokabideak aldatzeko orduan zailtasun gutxiena duenarekin hasi eta pausu txikietan sailkatu bakoitza indartuz.
    6. Lana haurrari egokitu.
      1

    Etxerako estrategia metodologikoak

    argazkiaren iturria
    Testu honetan, AFN-H sindromea duten haurren familiakideen etxeetan jarraitu ditzaketen estrategia metodologiak planteatuko ditut.  
    Gurasoek ematen dituzten segurtasun iturria eta jarraitu beharreko ereduak, haurren balioen eskala, diziplina eta autoritate kontzeptu propioak eraikitzeko funtsezko oinarriak dira.  Neurri handi batean gurasoen arabera izango da beren seme-alabek azaltzen duten sintomatologiaren irtenbide hobea edo txarragoa.

    Segidan, autore ezberdinen arabera etxerako estrategia metodologikoak proposatuko ditut:

    Isabel Orjalesek idatziriko “Arreta defizita hiperaktibitatearekin” liburutik aterata. Idazle honek, familiak, bere seme-alabarekiko, aintzat hartu beharreko hainbat elementu proposatzen ditu:

    Haur hiperaktibo batek behar du
    Gurasoen eskuetan egongo da
    Arau argiak eta ongi definituak dituen familia.
    Neurologo, psikopedagogo eta gelako irakaslearen arteko informazioa koordinatzea.
    Kokatzen eta antolatzen laguntzen duena.
    Giro estrukturatua eskaintzea.
    Ingurune antolatu, txukun eta lasaia.
    Hezkuntza muga zuzenak eta haurraren gaitasunerako egokiak direnak ezartzea.
    Haurraren esfortzua kontuan hartzen duena.
    Haurraren autonomia pertsonala sustatzea.
    Haurra animatu eta babesten duena.
    Ikasketa ohitura egokiak sortzea.
    Arazoei aurre egiten eta akatsak estali gabe irtenbidea aurkitzen laguntzen duena.
    Autoestimua indartzea.

    Autoinstrukzioen erabilpena orokortzea.


    Tulio Carmonak 1995ean kaleratutako “Arreta Defizitaren Sindromerako estrategia pedagogikoen esperientzia” liburuan AFN-H duen haur baten guraso edo tutoreentzako iradokizunak ematen ditu:  1. Seme-alabekiko jarrera, arau, etab-en aurrean gurasoen erabakiak errespetatu. 2. Era egokian hitz egin. 3. Emozioak kontrolatu eta erreakzionatu. 4. Eskolako jarraibideen arabera ohitura argiak zehaztu. 5. Erantzunkizunak eman. 6. Ahaleginak nahiz eta txikiak izan aintzat hartu. 7. Haurrak inpultsiboak izanez gero, ekintzak moteldu beharko litzateke. 8. Seme-alabei konzentratzea kostatzen bazaie, estimulu gutxiago eskaini. 9. Umeak erraz nekatuz gero, ekintza motzagoak egin. 10. Txikiak ez badute, frustrazioarekiko tolerantziarik, beraien emozioak kontrolatu beharko dituzte gurasoek.
     

    Diagnostikoa

    Haur txikietan zaila izaten da hiperaktibitatea eta adineko jokaera arrunten artean bereizketa egitea. Arreta falta, adimen-urritasuna duten haurren artean arrunta da. Baita, adimen maila egokia baina ingurune ez estimulagarri, antolatugabe eta ezegokietan hazten direnean. Halaber, jokaera hiperaktiboaren patroiak botika tratamendu edo estresagarria den egoera psikosozial baten aurreko erantzun bezala azaldu daiteke.
    Orobat, haur hiperaktiboak, oposiziozko jokaera nahastearen diagnostiko kategoriara hurbiltzen dituela ematen du. Hala eta guztiz ere,  haur hauek besteen eskakizunen aurrean amore ez emateagatik eskolako lanak ukatzen badituzte, hauek ebazteko aurkitzen dituen zailtasunak izango dira ukapenaren arrazoia.
    Arreta defizitaz gain hiperaktibotasuna erakusten duen nahastea diagnostikatzeko irizpideak  ugariak dira. Eskolan irakasleak umeren batek gaixotasun hau pairatzeko susmoak izanez gero,  hezkuntzako diagnostiko irizpideetara joko luke. Bere ustez, umeak irizpideak betez gero, eskolan bertan eta hezkuntzan laguntza eskatuko luke. Ondoren, gelan bertan Pta sartuko litzateke umearekin egoteko edo zenbait kasutan haurrak astean ordu batzuetan gelatik irten beharko luke Pt-arekin egoteko.


    Eboluzioa

    argazkiaren iturria
    Nahastearen eboluzioari dagokionez, 4 eta 5 urte baino lehenagoko diagnostikoak ez dira normalean egiten, haur txikien jokaera oso aldakorra delako. Hiperaktibitatea,  gehiegi mugitzen diren eta kontrolaezinak diren 2 eta 3 urteko haurretan behatu daiteke. Eskolaurreko garaian eta eskolako garaian, sintomak modu nabarmenean adierazten dira, taldeko  jarrera arauekin aurrez aurre jarri behar direnean eta gaitasun akademikoak garatu behar dituztenean.
    Haur hiperaktiboak axolagabeak eta inpultsiboak izateko joera dute. Joera hauek ondorio batzuk ekartzen ditu, gehienbat euren ingurune sozialean eta familiak egoera sozial hauek ekidin egiten dituzte. Gainera, inpultsibitatearen ondorioz baztertuak izatera iritsi daitezke. Bestalde, bere arreta nahasteak eskakizunei modu egokian diseinatzen, ikaskuntza prozesutik urrundu daitezke, eskola porrota pairatzera iritsiz.
    Aipatutako egoera sozial, familiar eta eskolar honek bere autokontzeptuaren garapenean negatiboki eragiten du eta ondorioz bere autoestimuari ere. Izan daiteke jokaera antisozialak agertzea.
    Hiperaktibitatea gertakari komun bat da. Eskola mailan maiztasun indizeak %3 eta %15en artean kokatzen dira.

    Zailtasunak

    Arestian aipatutako trilogiak, hots, arreta defizita, inpultsibitatea eta hiperaktibitateak haurrei eskola testuinguruan zenbatezinak diren arazoak izatera eraman diezaieke. Nahaste honetan, arretaren erabilpenarekin eta mantentzearekin loturiko zailtasunak oinarrizkoak dira. Ondorioz, arreta mantentzeko arazoak izatean, ez dira lanak independenteki eta eserita bukatzeko gai eta azalpenen ulermena arreta faltagatik guztiz kaltetua izaten da.

    argazkiaren iturria

    Zailtasun hauek ez dira beste haurrek egindakoekin bereizten, baina bai denboran zehar erakusten duten orokortze eta iraunkortasun maila. Orokorrean, haur hiperaktiboen jokaera nahastaria eta gaitzigarria da, kideen ikaskuntza prozesua oztopatzen duelarik. Bere inpultsibitatea modu askotan adierazi dezakete; hala nola, baimenik gabe ozen hitz eginez, ezegokiak diren uneetan hitz eginez, errieta egiten zaienean haserretuz, …
    Hiperaktibitateak (esaterako, ezegokiak diren objektuekin jolasterakoan, aulkia arrastaka eramaterakoan, …)  arinak izan arren, maiz gertatzen badira eragozpenak sor ditzakete gelako instrukzio jardueren garapen arruntetan.









    Inpultsibitatea

    Nahasteari dagokion hirugarren eta azken zatia inpultsibitatea da. Jarraian, azken hau bizi duten haurren  ezaugarriak aipatuko ditut:

    argazkiaren iturria

    • Pentsatu aurretik jokatzen dute.
    • Azkarregi erantzuten dute.
    • Txanda gordetzeko zailtasunak.                                                      
    • Jarduerak eta elkarrizketak eteten dituzte.
    • Euren egiten dituzten gauzen ondorioak neurtzeko zailtasunak.